As Burgas
As Burgas Galiziako Ourense hirian dauden ur termalen iturburuak dira. Ur silikatatu, fluoratu, litiniko eta hipertermalak sortzen dira 64 eta 68 °C arteko tenperaturan, minutuko 300 litroko emariarekin. Ur horiek dermopatia mota desberdinei aplika dakizkieke, bereziki pruriginosoei. Iturriak hiriko erdigunean daude eta historikoki erabiliak izan dira. Iturburu horiek 1975ean izendatu ziren multzo historiko artistiko.
Read article